top of page
PARTITURA

Mendian gora burua galtzen dut maiz 
Herriko kaleetan sarritan galdu izan naiz 
Nork bereizi zituen kultura, lurra, sua eta ura? 

Gizakion arteko lotura, ere ez al da natura 

Aldapan gora, pausorik pauso
Aldapan behera, auzorik auzo
Gaztainondo ta pago eskultura arraro 
Kaleak edo mendiak 
zer galtzen gaitu gehiago? (x2)

Berriro galduta gabiltza, hau da hau marka 
Ezin da ulertu aurrean daukagun mapa
Euskaldun peto peto 
Bai baina ardi galduen pare
Nahiago det ibili halare, norabiderik gabe

Aldapan gora, pausorik pauso
Aldapan behera, auzorik auzo
Gaztainondo ta pago eskultura arraro 
Kaleak edo mendiak zer galtzen gaitu gehiago? (x2)

bottom of page