top of page
  • Ligadura: luzatzeko erabiltzen den musika-ikurra da. Lerro kurbatu baten itxura du, eta izen bereko bi edo nota gehiagoren iraupena lotzen du. Lehenengoa soilik artikulatzen da, horri bigarrenaren balioa gehituz.​

  • Punttua: luzatzeko zeinua da hau ere. Hala ere, berekin duen notaren edo isilunearen iraupenaren erdia baino ez du gehitzen. Puntu batekin irudikatzen da eta eragiten duen irudiaren alboan, eskuinaldean, jartzen da.

Kalderoia: puntu bat erdian duen zirkuluerdi baten bidez adierazten da, zein isilune edota notaren azpian ala gainean jartzen den. Interpretatzailearen irizpide eta obraren izaeraren arabera konpasa luzatzen du

bottom of page